Eguberrietako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan lehiatu dira Ordiziako igerilariak
Eneko Ayerza, Lander Iturrioz, Xiker Goikoetxea eta Unai Lekuona aritu dira puntako kirolariekin
Taldekideek lortutako emaitza esaguratsuen artean azpimarratzekoak da Eneko Ayerzarena, esate baterako. 1.500 metro libreetan 18:46’ denbora lortu zuen. 200 estiloak frogan Amaia Arrieta eta Laida Garmendiak; eta 800 libreetan Nahia Matek gutxieneko denborak lortu zituzten. Leire Regilek ere goraipatzeko txapelketa egin zuen, «bere beldurrak gaindituz», eta bai 800 libretan eta 200 tximeletan denborak asko hobetu zituen.
Gizonezkoetan 200 tximeletan Unai Lekuonak marka hobetu zuen eta Eneko Etxeberriak ere denbora ona lortu zuen lehen aldiz igeri eginda. Bosgarren postua lortu zuten mutilek 4×50 libreko erreleboetan, 1:44:35 denborarekin. Eneko Etxeberriak 25:9 denbora lortu zuen; Lander Iturriozek 6:1ekoa; Xiker Goikoetxeak 26:8koa eta Unai Lekuonak 24:4. Ordiziako taldeko kideen artean 2002tik 1980 urteen artean jaiotako igerilariak daude, kopako igerilaririk nagusienak ordiziarren artean zeuden.
Abenduaren 27an jokatu zen Hernani Sarian Ordiziako 18 igerilarik hartu zuten parte. Igerilarietako batzuk 50 metrotan lehiatu ziren eta 100 metrotan besteak. 100 estiloetan guztiek hartu hartu zuten parte erreleboetan. Guztien artean 18 domina lortu zituzten: 7 urre, 7 zilar eta 4 brontze. Erreleboetan ere dominak lortu zituzten bai neskek eta baita mutilek ere. «Gabon garaiak direla kontuan izanda, kirolariek asistentzia eta maila bikaina erakutsi» dutela diote taldeko arduradunek.













