Urepelgo artzainaren figura indartu nahi du, bertsolariarena baino gehiago, 'Xalbador, izana eta izena' lanak
Eneko Dorronsoro zumaiarrak zuzendu eta Tentazioa ekoiztetxeak abenduaren 6an estreinatu zuen
Xalbador, izana eta izena dokumentala Ataungo Herri Antzokian ikusi ahalko da, asteburuan. Larunbatean eta igandean saio bana izango dira, 19:30ean hasita. Zapatuko emanaldiaren aurretik, Dorronsoro zuzendariak eta Martin Aramendi kazetari eta bertsozale ataundarrak aurkeztuko dute dokumentala.
Xalbador bertsolariarengandik Ferranddo –sortze izenez– artzain urepeldarrerako “bidea” egiten du dokumentalak, 64 minutuan. Haren lau seme-alabek eman dituzte testigantzak.
Fernando Aire ‘Xalbador’./Kanaldude