Antzerki Denboraldi berrirako bonuen salmentari datorren asteartean ekingo diote. Asteartean, urtarrilak 13, 2014ko bonua bere horretan utzi eta berritu nahi dutenei jarri diete hitzordua. Bonuak berritzeko Zelai Arizti kultur etxera
Antzerki Denboraldi berrirako bonuen salmentari datorren asteartean ekingo diote. Asteartean,
urtarrilak 13, 2014ko bonua bere horretan utzi eta berritu nahi dutenei jarri diete hitzordua. Bonuak berritzeko Zelai Arizti kultur etxera jo beharko dute 10:00-13:30 eta 17:00-20:00 ordutegian.
Urtarrilaren 15ean, osteguna, 2014ko bonua edukita ere, aldaketaren bat egin nahi dutenen txanda da; ordutegia: 10:00-13:30 eta 17:00-20:00. Bi kasuetan aurreko urteko bonua eraman beharko dute. Aurten lehenengo aldiz bonua egin nahi dutenek edo soilik euskarazko antzezlanetarako bonua nahi dutenek
urtarrilaren 17an, larunbata, jo beharko dute goizez kultur etxera.
Bonuen prezioak:
- Bonu osoa: 65 euro
- Euskarazko obrak ikusteko bonua: 32,50 euro
Sarrerak: 10 euro
The post
Antzerki denboraldirako bonuak salgai jarriko dituzte appeared first on
Otamotz.