
Gabonetako etenaldiaren ostean, bihar egingo dute Bixibixiren urteko lehen saioa Segura Irratian, 12:15ean. Gonbidatu berezia izango dute, gainera. Joxe Ramon Agirre
Marron mendizale ataundarra izango da saioan, eta Lizarrustiri buruz ariko da. Izan ere, Lizarrustiko aterpetxearen arduraduna da
Marron. Horrez gain, Ainhoa Urretabizkaiak musikarekin emango dio ongi etorria saioari.
Zuzeneko saioa entzuterik ezean, ostegunean 19:00etan emitituko dute errepikapena, eta, igandean, 08:00etan.