«Euskarari arreta osoa zor zaio, irautekotan hemen eta orain iraungo baitu»
Euskal kulturaren munduko hamalau lagun ezagunek osatzen duten taldea gidatuz, maiatzaz geroztik ari da Lorea Agirre 'Jakin' aldizkaria zuzentzen.
Berria.eus- Iragan maiatzetik, Jakin aldizkariko zuzendari kargua hartu zuenetik, «ilusioz eta gustura» ari da lanean Lorea Agirre (Beasain, Gipuzkoa, 1968). «Uste dut Jakin-ek aukera ematen duela gauza asko egiteko, asmatzen badugu behintzat. Ez gara hutsetik hasten, Jakin-ek ekarpen garrantzitsuak egin baititu urte askoan, maila handia emanez, erabaki estrategiko asko hartuz… Horrek posizio batean jartzen zaitu; ez zara hutsetik hasten. Plataforma ona da betiko gaiei helduz —hizkuntza, kultura, herria; edo pluralean jarrita, gaur egun hala erabiltzen baitira: hizkuntzak, kulturak, herriak— arazo zaharrei buruz galdera berriak egin eta erantzun berriak bilatzeko».
- Berria egunkariak egindako elkarrizketa osorik.













