Otsailaren 7an izango da Goya sarien gala, Madrilen; Goenaga zuzendariak saria lortzeko "aukera gutxi" ikusten du
Goenaga eta Garaño, ‘Loreak’ filmaren kartelarekin
Harrera bikaina izan du
Loreak filmak zinemetan estreinatu zenetik. Harrezkero, publikoaren eta kritikaren oniritzia jaso du. Orain, beste sorpresa bat jaso du
Jose Mari Goenaga zinemagile ordiziarrak, haren filma
Goya sarietarako hautatu baitute, film onenaren sarirako. Izendapen hori jasotzen duen aurreneko euskarazko filma da. ‘La isla mínima’, ‘Magical girl’, ‘El niño’ eta ‘Relatos salvajes’ izango ditu aurkari, otsailaren 7an Madrilen (Espainia) egingo den sari banaketan.
Jose Mari Goenaga zuzendaria pozez gainezka agertu da izendapenaren berri jakinda gero. Hala ere, saria lortzeko aukera gutxi ikusten ditu: “beti egon daitezke sorpresak, baina guretzat ez dago aukerarik”. Goenagak ‘La isla mínima’ eta ´Magical girl’ ikusten ditu sari nagusia jasotzeko faborito moduan. Hala ere, “guretzat eta gurea bezalako film batentzat, izen horien artean egotea asko” dela azaldu du.
‘Loreak’ filmak beste hautagaitza bat ere lortu du Goya sarietarako: soinu bandarik onenarena. Pascal Gaigne euskal konpositoreak egin zuen filmerako musika.