Zaldibian herriko biztanleen naziotasun guztiak islatuko dituzte udaletxeko balkoian
Zaldibiako Udalari urtarrilaren 3an agortu zitzaion Espainiako bandera udaletxean jartzeko epea. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren agindua bete beharko du, helegiteekin epaitegietako bidea egin eta denbora luzatu ondoren. Espainiako banderaz gain, ordea, Zaldibian bizi diren biztanleen naziotasun guztien banderak ere jarriko dituzte. Batzuk dagoeneko zintzilikatuta daude udaletxeko balkoian, eta falta direnak eskuratu bezain laster jarriko dituzte; ostiralean, udalak aurreratu duenez.
Banderez gain, Zelaako errotondan ikurrina handi bat bat kokatu du udalak, trikuharriaren ondoan. Herriko sarrera nagusian nabarmendu dute.