100 urtetara fresko-fresko iritsi da Emiliana Garcia beasaindarra
Ehun urte bete ditu gaur Burgosen (Espainia) jaio eta 60ko hamarkadatik Beasainen bizi den Emiliana Garciak. Zutik eta irribartsu hartu ditu gaur goizean alkatea eta zinegotzia bere etxean, zoriontzera joan zitzaizkionean. Hainbeste urte betetzeko sekretua “den-denetik eta gogoak eman ahala jatea” eta “jenio bizia izatea” direla diote bere alaba-hilobek. Berari funtzionatu dio behintzat.