Adarra mendira joango dira Ostadarreko kideak urteko lehenengo irteeran
Urteko lehenengo mendi irteera egingo dute igandean Ostadar mendi taldekoek. Urnietako Adarra mendiko tontorra joko dute, hain zuzen. Irteera ordua 07:30 da, Elizkaletik, eta Zumarragara bueltan 18:00ak aldera izango direla
The post Adarra mendira joango dira Ostadarreko kideak urteko lehenengo irteeran appeared first on Otamotz.
Urteko lehenengo mendi irteera egingo dute igandean Ostadar mendi taldekoek. Urnietako Adarra mendiko tontorra joko dute, hain zuzen. Irteera ordua 07:30 da, Elizkaletik, eta Zumarragara bueltan 18:00ak aldera izango direla aurreikusi dute. Urteko irteeren egutegi osoa esku artean daukate jada, igandetik hasita eta azaroan egingo duten azken txangora arte. Mendi taldearen historia luzean egindako irteerak errepikatuko dituzte aurtengoan eta egutegian ez dago, aurreko urteetan ez bezala, irteera segidarik; ez dute, horrenbestez, bira jakinik segidan egingo. Piriniotara eta Aurrepiriniotara bi eguneko irteerak ere aurreikusi dute uda partean. Riglos aldera lehenengo, Hueskako Aurrepiriniotan, eta Frantziako Piriniotara egingo dute ondoren, irailean. Bigarren irteera horretan Maupas gailurra joko dute, hiru mila metrotik gorakoa. Ostadarreko kideen bitartez, Goierriko Hitzak, Iñaki Beitiaren Omenezko XIX. mendi martxa noiz izango den jakin ahal izan du. Hain zuzen, 2015eko martxa maiatzaren 31n izango da.
The post Adarra mendira joango dira Ostadarreko kideak urteko lehenengo irteeran appeared first on Otamotz.