Herri ekimeneko errifaren zozketa bihar egingo dute
ITSASONDO // Itsasondoko Herri Ekimenak errifak atera eta saldu ditu aurreko asteotan, eta bihar aterako dute zenbaki sariduna. Bizi-Nahi jubilatu elkartean izango da zozketa, 19:00etan. Zenbaki saritua udal webgunean jarriko dute, edo udaletxera telef...
ITSASONDO // Itsasondoko Herri Ekimenak errifak atera eta saldu ditu aurreko asteotan, eta bihar aterako dute zenbaki sariduna. Bizi-Nahi jubilatu elkartean izango da zozketa, 19:00etan. Zenbaki saritua udal webgunean jarriko dute, edo udaletxera telefonoz hots eginda jakin ahalko da. Ondoren, saria jasotzeko hilabeteko epea edukiko du zortedunak.