Seigarren postua lortu zuen segurarrak, 60 urtetan lehen postuetan sailkatzen den laugarren gipuzkoarra da
Erakustaldi bikaina egin zuen Eneko Agirrezabal segurarrak joan zen asteburuan 60. Donostiako Nazioarteko Krosean. Helmugara seigarren postuan iritsita, lasterketaren historian proba lehen sei sailkatuen artean amaitzen duen laugarren gipuzkoar atleta da.
Agirrezabalek krossean egin duen lorpenik handienetakoa da Lasarten lortutakoa. Nahiz eta probak parte hartzaileen mailari dagokionez beherakada izan duen, Carles Castillejo atletari azken zatian aurre hartu zion segurarrak. Castillejo Espainiako txapelduna da 5.000 metrotan, 10.000 metrotan, krosean, maratoian… “Eneko epe laburrean izandaitekeenaren erakusgarri da lasterketa hau”, diote Ordiziako Txindoki Jaso Atletismo Taldetik.
Nabarmentzekoa da, bestalde, Jose Antonio Blanco
Txurik lortutako 15. postua, Alexander Oiarbideren 19., eta Iñigo Jauregiren 24. postua. Nesketan 12. sailkatu zen Maria Ibañez seniorretan eta Maider Unanue 16. Junior mailan, berriz, bigarren egin zuen Olatz Unanuek. Junios mutiletan seigarren postua lortu zuen Noman Ali Rajak.