Ibilbide berria izango du aurten Garingo mendi lasterketak
kirolprobak.com helbidean du aukera, bihar 12:30ak arte. Nahi duenak etzi bertan ere eman ahalko du izena Garinen, 11:30etik 12:15era bitartean. Ordu tarte horretan jaso beharko dira dortsalak ere.
San Sebastian festak
Aurten ere lehen hiru gizonek eta lehen hiru emakumek jasoko dute saria, auzotarrek egindako garaikur bana eta La Leze etxeko gazta bana. Parte hartzaileen artean sariak zozkatuko dituzte eta hamaiketakoa egingo dute. Dutxak Antzizar kiroldegian egongo dira.
San Sebastian festak bihar eta etzi izango dira Garinen, honako egitarauarekin:
BIHAR, LARUNBATA:
Hiru itzulietatik bi aldatu egin ditu antolakuntza taldeak, eta lehen biak auzoan berreskuratu dituzten bide berrietan barrena egingo dituzte. Garindik irten eta Moteako puntara joan beharko dute parte hartzaileek lehen itzulian. 2,4 kilometroko itzulia izango da. Bigarren itzuliak, berriz, 3,7 kilometro izango ditu eta Arriarango urtegira doan Potostegi errekaren ondoko bidetik eta Arriarango urtegitik Garinera doan bidetik (Argoien erreka bazterretik gora) egingo dute itzulia.
Ibilbideko hirugarren itzulia azken urteetan egin duten itzuli bera izango da. Hala, guztira, aurten ere 9,4 kilometro izango ditu ibilbideak. Igandean da proba, 12:30ean hasita, auzoko San Sebastian festen barruan. Izena eman nahi duenak
- 13:00. Kanpai bueltak eta altxafuegoak.
- 14:00. Herri bazkaria elkartean.
- 16:00. Mus eta punttu txapelketak elkartean.
- 18:00. Haur jolasak frontoian. Ondoren sari banaketa eta gaztaina jana sagardoarekin eta txurroak txokolatearekin.
- Iluntzean. Josu eta Amets trikitilariak.
- 10:30. Goiz eresia txistulariekin.
- 11:00. Meza nagusia Beasingo San Martingo abesbatzarekin.
- 12:30. III. Mendi Lasterketa.
- 13:30. Sari banaketa eta Amets eta Josu trikitilariak.