Imanol Larrañaga azkoitiarrak irabazi du Garingo III. mendi lasterketa
Emakumezkoetan Bealak taldeko Elena Calvillo izan da lehenengoa
lasterketak.com orrialdean.
[nggallery ID=77]
Mendian elurra eta haize hotza lagun, giro beroa izan da gaur eguerdian Beasaingo Garin auzoko San Sebastian jaietan. Korrikalariek jarri dute berotasuna: ia 200 korrikalarik hartu dute parte Garingo III. mendi lasterketan. Korrikalariek bederatzi kilometro burutu behar izan dituzte helmugara iritsi aurretik; tartean malda gogorrak igo behar izan dituzte. Helmugara iristen azkarrena, Imanol Larrañaga izan da. Lasterketa guztia buruan egin du azkoitiarrak. Bigarrenaren eta hirugarrenaren artean lehia estua izan da. Azkenean, Aitor Regillaga nagusitu zaio Koldo Agirre beasaindarrari.
Emakumezkoetan, Beasaingo Bealak taldeko Elena Calvillo izan da azkarrena. Bigarrena, berriz, Gasteizko Virginia Perez izan da. Hirugarrena izan den emakumezkoak ikusleen harridura piztu du: 15 urteko Lide Urrestarazu ordiziarrak zapaldu du emakumeen podiumeko hirugarren postua. Lasterketako korrikalaririk gazteenaren saria ere (ijitu besoa) berak jaso du.
Kontsultatu sailkapen osoa