Kataluniako zinema kazetari eta kritikariek Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren lana izendatu dute Espainiar Film Onena.
Sant Jordi zinematografia sarien 59. edizioan aukeratu dute euskarazko
Loreak filma Espainiar Filmik Onena. RNE Zinemagintza Sarietan Kataluniako komunikabideetako zinema kritikariek eta kazetariek osatzen dute epaimahaia. Apirilaren 13an emango diete garaikurra zuzendariei Bartzelonan.
Era berean, datorren otsailaren 7an erabakiko da Goya sarietako irabazle izango den;
La isla minima eta
El niño dira faborito atal berean.
Loreak filma
izendatua dago film onenaren sarirako, baita musika onenaren atalerako ere, Pascal Gaigneren lanari esker.