Azokako saltzaileek gaikako bilketa egingo dute larunbatetik aurrera
Datorren larunbatean Zumarragako azokako saltzaileek lehenengoz hondakinen gaikako bilketa egingo dute. Sasieta Mankomunitateak aspaldi zuen gaikako bilketa azokan ezartzeko asmoa, Goierriko beste herrietan egin duen bezala. Aitzitik, Iñaki Erauskin Sasietako zerbitzuburuaren
The post Azokako saltzaileek gaikako bilketa egingo dute larunbatetik aurrera appeared first on Otamotz.
Tokiak garbi utzi Garbiketari dagokionez, postua jasotakoan saltzaile bakoitzak bere lekua garbi utzi beharko du, ondoren garbiketa zerbitzukoek erratzaz azken garbiketa egin dezaten. Udalak, idatzian, saltzaileei ohartarazi zien garbiketa behar bezala egiten ez badute, neurriak hartuko dituela. Larunbatean Sasietako teknikari bat azokan bertan egongo da saltzaileen zalantzak argitzeko. Dena dela, saltzaile gehienek gaikako bilketa egiten dute jada inguruko herrietako azoketan eta badute eskarmentua. Eguerdian azoka ixten dutenean udaletxeko langileek edukiontziak jaso, eta Zumarragako pabilioi batera eramango dituzte. Hain zuzen, garbiketa enpresak erabiltzen duen pabilioia da. Sasietako kamioiak han jasoko ditu hondakinak eta, ondoren, Sasietako langileek hustutako edukiontziak garbituko dituzte. Edukiontzi kopurua Larunbatean gehienak edukiontzi urdinak izango dira. Sasietak egindako aurreikuspenen araberakoa ezarri dute edukiontzi kopurua. Edozein kasutan, azoka egun guztiak ez dira berdinak eta kopuruak behin behinekoak dira. Iazko bilketaren datuen arabera, Zumarragak 3.300 tona zabor sortu zituen. Horietatik 40 tona larunbateko azokatik atera ziren. «Merkatuan gaikako bilketa egitea urrats bat da, bilketaren kultura zabaltzeko beste pauso bat, alegia», dio Erauskinek. Izan ere, Zumarragak sortzen duen zabor bolumenaren zati txiki bat da azokarena. Bien bitartean, Zumarragako Udalak, aurten, edukiontzi marroiaren erabiltzaileentzat hondakin tasaren gaineko hobaria ezarri du eta Sasietatik elkarteekin lanean ari dira. The post Azokako saltzaileek gaikako bilketa egingo dute larunbatetik aurrera appeared first on Otamotz.%1,2
Igoera birziklapenean Zumarragako azokan larunbatero sortzen diren hondakin guztiak birziklatuko balira tasak izango lukeen igoera da. Iaz birziklatze tasa osoa %38 izan zen. Puntu bateko igoera erreala. Hondakin horien artean errefusa ere egongo denez, Sasietaren kalkuluen arabera, tasak puntu bateko igoera izan lezake azokako gaikako bilketari esker.