Martin Garitano Gaintzako udaletxearen inaugurazioan
Egun osoko bisita egingo du herriko txokoak ezagutu eta elkarte ezberdinekin biltzeko. Diputazioak martxan duen
Herritarrekin herrira ekimenaren barruan kokatzen da biharko bisita, eta Ezkio-Itsasoko errealitatea ezagutzea da helburua.
Egun osoko egitaraua prestatu diote Garitanori, bileraz eta bisitaz betea. Udal ordezkariek udaletxean egingo diote harrera, 11:00etan, eta Guraso Elkartearekin bilduko da bertan, herri eskolaren proiektua ezagutzeko.
Egunean zehar Igartubeiti Museoko arduradunekin eta Itsasoko Talde Eragileko ordezkariekin ere bilduko da, baita auzo ezberdinetako bizilagunekin ere. Abiadura Handiko Trenaren lanen eragina ere bertatik bertara ikusiko du, eta,
19:00etan herri bilera egingo du udaletxean. Herritar guztiak gonbidatuta daude bilera horretara, Garitanori galderak eta proposamenak egitera.
Bisitaren egitaraua.
11:00. Harrera udaletxeko sarreran.
11:30. Bilera Guraso elkartearekin, Eskola Txikiaren proiektuaz.
12:15. Ezkioko kaskoan, erretiratuekin topaketa.
12:45. Mankomunitate, museo, herritar eta udalaren arteko lanketa mahaiko ordezkariekin bilera, Igartubeitin.
13:30. AHT-ko lanen eragina bertatik bertara ikusiko du, Santa Lutzi auzunean.
16:30. Matxinbentako bizilagunekin topaketa.
17:20. Alegia auzoko bizilagunekin topaketa.
17:45. Itsasoko Talde Eragilearekin bilera, desanexioari buruzko egoeraren berri emateko.
19:00. Herri bilera, udaletxean.