
EH Bilduk hiru bilera deitu ditu eta hiruetan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Guztiak kultur etxean izango dira, 19:00etan. Bihar, osteguna, azpiegiturei buruz hitz egingo dute: hirigintza, ingurumena, nekazaritza, merkataritza… Datorren astelehenean, urtarrilaren 26an, ongizartea izango dute hizpide: osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak… Bukatzeko, asteartean udalaren eta herriko eragileen arteko harremanak aztertuko dira.