Udal euskategiko ikasleak Goierriko Hitza egunkariaren egoitzara egindako bisitan
Beasaindarrei eta inguruko herrietako biztanleei eskaintzen die zerbitzua euskaltegiak, eta aurten ere euskara ikasteko, alfabetatzeko eta Hizkuntza Eskakizunetako azterketak, HABEkoak edo EGAkoak prestatzeko aukera eskainiko dute. Horretarako, ostirala baino lehen egin behar da matrikula, udal euskaltegira deituta (943 02 81 00), euskaltegia@beasain.net helbidera mezua bidalita edo euskaltegira gerturatuta (Zazpiturrieta kalea, z/g).
Horrez gain, Mintzalaguna egitasmoan parte hartu nahi dutenek oraindik izena emateko aukera dutela jakinarazi dute Beasaingo udal euskategitik. Urtarriletik ekainera arte gauzatuko dute aurten egitasmoa.