Aldundiak bere horretan utziko ditu Legazpiko autobus geralekuak eta zerbitzua hobetuko du
Legazpiko PSE-EE alderdiak, Aldundiak San Inazio eta Laubideko autobus geralekuak kentzeko asmoa izan zezakeela zabaldu zuen. Gobernu taldeak Aldundiari galdetu dio eta geralekurik ez dutela kenduko eta zerbitzua hobetuko dutela erantzun diote. Zerbitzu berria ezartzearekin bat, ordu erdiro egongo dira autobusak. Bai Zumarraga aldera joateko eta bai Oñati aldera joateko. Gainera, ordutegia luzatu egingo da eta zerbitzu guztiak zirkularrak izango dira Debabarrenara joan ahal izateko.
Gobernu taldeak PSE-EEren jarrera salatu du. “PSE-EEri eskatuko genioke era honetako zalantzak udaletxe honetan bertan argitzeko eta ez jotzeko prentsara albiste okerrekin. Iruditzen zaigu, oro har, errazegi jotzen dela titularren bila. Adibide honek agerian uzten du oposizioak legealdi osoan izan duen jarrera”.