Autoridad y limites da hitzaldiaren gaia, eta gaztelaniaz izango da, 11:00etan. Ttikliketik jakinarazi dutenez, dagoeneko 300 pertsonek eman dute hitzaldira joateko izena, «baina oraindik jende gehiago apuntatzea espero da». Hitzaldira joan nahi duenak aurrez eman beharko du izena, 18 euro ordainduta.
Beasaingo saioa beste elkarte batzuekin batera elkarlanean antolatu da, Usurbeko hitzaldiaren ondoren Iruñean hitz egingo baitu arratsaldean. Ostiralean, berriz, Lesakan (Nafarroa) izango da Gonzalez. Hitzaldiari buruzko informazio gehiago
ttiklik.com webgunean edo info@ttiklik.com helbidera idatzita eskura daiteke.
Medikuntzan lizentziatua da Gonzalez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik, eta pediatra izateko ikasketak hiri horretako Sant Joan de Déu hospitalean egin zituen. Amagandiko Edoskitzearen Aldeko Elkarte Kataluniarraren sortzailea eta lehendakaria ere bada, eta horrez gain, gaur egun gai horren inguruko osasun arloko profesionalentzako ikastaroak eskaintzen ditu.