Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte gaur Seguran eta Gabirian
Bihar Mutiloan, Beasainen, Zegaman eta Itsasondon izango dira.
Hilaren 31 bitartean, herriz herri ariko dira Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak jokatzen. Saio horietan sailkatzen direnek otsailaren 21ean Gipuzkoako finala jokatuko dute, Alegian. Sailkatzen ez direnek, berriz, mus federazioko ardo botila bana jasoko dute oroigarri gisa, baita herri bakoitzeko elkarteek banatutako hainbat sari ere. Bikote bakoitzak 20 euro jarri behar ditu bere herriko kanporaketan parte hartzeko.
KANPORAKETAK:
Gaur, ostirala.
Segura. Zopajale Elkartean, 22:00etan.
Gabiria. Ostatuan, 22:15ean.
Bihar, larunbata.
Mutiloa. Txerri Gorri Kultur Elkartean, 16:00etan.
Zegama. Itzala tabernan, 16:00etan.
Beasain. Arrano tabernan, 16:00etan.
Itsasondo. Kaxintane tabernan, 16:00etan.