
Sozialistek herritarren nahiak eta eskaerak jaso nahi dituzte euren programan. Eurekin harremanetan jarri nahi duenak, 630 36 68 72 telefono zenbakira dei dezake edo pselegazpi@telefonica.net helbide elektronikora mezua bidali. Gainera, datorren astean etxe guztietara txartel bat bidaliko dute. Hori bete eta gutun azal batean helbide honetara bidali behar da: PSE-EE (PSOE), Laubide 17-behea, 85 posta kutxatila, 20230 Legazpi. Bestalde, Oscar Valbuena hautagaiak hala nahi duten herritarrekin hitzordua jarri eta biltzeko prest dagoela jakinarazi du.