Bigarren aldiz atzeratu du Auzitegi Nazionalak 4/08 sumarioaren epaiketa
Karmele Aierbe, Egoitz Apaolaza, Peio Galvez, Asier Imaz eta Eusebio Lasa auzipetuta dauden 4/08 epaiketa otsailaren 11ra arte atzeratu du Auzitegi Nazionalak.
Batasunaren, ANVren eta EHAKren aurkako sumarioko 35 auzipetuetako sei abokaturik gabe geratu direlako hartu du Auzitegi Naizonalak epaiketa atzeratzeko erabakia. Urtarrilaren 12an, epaiketa hasi baino hiru ordu lehenago atxilotu zuten Haizea Ziluaga abokatuak uko egin dio epaiketan parte hartzeari. Abokaturik gabe geratu diren sei auzipetu horietako hiru goierritarrak dira: Egoitz Apaolaza, Asier Imaz eta Eusebio Lasa. Gaur, goizean, Madrilgo Auzitegi Nazionalean izan dira abokaturik gabe geratu diren sei auzipetuak eta deklarazioa entzun ondoren, biharko eta etziko eta otsailaren 5eko eta 6ko saioak bertan behera uztea erabaki dute.