Kirmen Uribe idazle bizkaitarrak Urretxu eta Zumarragako irakurle taldearen saioan parte hartuko du: gaur, 19:00etan, Urretxuko liburutegian. Ondarroako idazlearen Mussche liburua izango dute mintzagai. Nahi duten guztiek parte har dezakete, baina
Kirmen Uribe idazle bizkaitarrak Urretxu eta Zumarragako irakurle taldearen saioan parte hartuko du: gaur, 19:00etan, Urretxuko liburutegian. Ondarroako idazlearen
Mussche liburua izango dute mintzagai. Nahi duten guztiek parte har dezakete, baina liburua irakurrita joatea komeni da.
Uribe
Bitartean heldu eskutik olerkia liburuarekin egin zen ezagun. Kritika saria jaso zuen.
Bilbao-New York-Bilbao liburuarekin, berriz, Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen.
Irakurle taldearen hurrengo saioa otsailaren 26an izango da. Lourdes Oñederraren
Intemperies liburua landuko dute. Martxoaren 25ean, berriz, Bernardo Atxaga etorriko da Urretxuko liburutegira. Bere azken lanez hitz egingo du:
Nevadako egunak eta
Txoriak kolpeka.
The post
Kirmen Uribe idazlea, Urretxuko liburutegian appeared first on
Otamotz.