Legazpiarrek Kale Nagusiaren berritzeari buruz eztabaidatuko dute, astelehenean
Astelehenean, 18:30ean udaletxean, Legazpiko Agenda 21eko foroaren bilera egongo da. Kale Nagusia berritzeko egitasmoari buruz hitz egingo dute. Hirigintza sailak bere proposamena aurkeztuko du eta hainbat puntu esanguratsu eztabaidatuko dituzte azken diseinua aberasteko. Hirigintza saila 2014ko bileran adostutako puntuetan oinarritu da bere proposamena egiteko orduan. Asteleheneko bileran nahi duten legazpiar guztiek parte har dezakete.