Legazpiko Elkartasun Saskia ekimenak etena egingo du
Legazpiko Elkartasun Saskia ekimenak etena egingo du, behar bezainbeste elikagai bildu dituztelako. Elkartasun Saskia Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailak, Nagusilanek eta Garagunek jarri zuten abian. Ekimen honi esker, hilero janaria ematen zaie premia larria duten herriko familiei. Horretarako, herritarrek produktuak uzten dituzte Eroski, BM eta Todo Todo saltokietan. Azken bolada honetan Hare Haizea elkartekoek ere legazpiarrek emandako janaria jaso dute, sahararrei laguntzeko.
Antolatzaileek etenaldia egingo dute, jaki asko dituztelako bilduta. Apirilean jarriko dute berriro martxan. “Argi dago legazpiarrak ezin hobeto ari direla betetzen helburua. Legazpi herri solidarioa dela erakutsi dute. Eskerrik asko!”, esan dute antolatzaileek.