Martxa onean doaz Eskola Txikien festa egunerako prestaketa lanak Gabirian
Arropa eta eskolako materiala saltzen ari dira dirua biltzeko. Festaren eta eskolaren berri emateko webgunea sortu dute. Aurretik ez dute ekitaldirik egingo, egunari garrantzia ematekoGabiriako Balentzategi herri eskola ari da gutxika ekainaren 14ko Es...
Arropa eta eskolako materiala saltzen ari dira dirua biltzeko. Festaren eta eskolaren berri emateko webgunea sortu dute. Aurretik ez dute ekitaldirik egingo, egunari garrantzia emateko
Gabiriako Balentzategi herri eskola ari da gutxika ekainaren 14ko Eskola Txikien Festa antolatzen. Batzorde ezberdinetan banatuta ari dira lanean, eta hilean behin batzordeetako ordezkariak biltzen dira. Festa finantzatzeko dirua biltzeko, berriz, materiala saltzen ari dira. Neguko arropaz gain, koadernoak, USB giltzak eta karpetak dituzte salgai, Eskola Txikiak Bizirik lemapean. Eskolan bertan eros daiteke materiala, edo Goierriko hainbat jaietan jartzen dituzten postuetan.Horrez gain, guraso elkartea eta eskolako irakasleak hausnarketa prozesu batean daudela adierazi du Ane Miren Aizpuruk. «Festaren helburua eskola txikietako jendea elkartzea da, eta ez luke dirua ateratzeko festa bat izan behar». Horregatik, azken urteetako joera jaiaren aurretik ere ekitaldiak antolatzea izan bada ere, egunaren beraren garrantzia berreskuratzea erabaki dute Gabirian. Hala, ekainaren 14ko festa antolatzen jarri dituzte indar guztiak, eta aurretik ez dute beste ekitaldirik antolatuko.
Webgunea ere sortu dute
Aste honetan, bestalde, webgune bat jarri du martxan Balentzategi herri eskolak: www.gabiriaeskolatxikiak.blogspot.com.Aizpuruk azaldu duenez, eskolan eta herrian egiten dituzten ekintzen berri emango dute bertan. Ikasleek bideoak grabatuko dituzte, eta webgunera igoko dituzte irakasleen laguntzarekin. «Ikasleak gogoz daude».
Bestalde, uda garairako arropa berria diseinatzeko asmoa du eskolak. Orain neguko arropa dute salgai, baina aurrerantzean manga motzeko kamisetak eta udako arropa ekarriko dute.













