Goizeko bederatziak hamar gutxi inguruan, ezohiko konboi batek zeharkatu du Lazkaoko herri gunea. Espainiako Armadako hiru kamioi (soldaduak garraiatzekoak) eta bi lur orotariko azaldu dira. Harizti Haundi alderantz hartu dute lehenbizi, eta osasun zentro ondoan buelta hartu eta itzuli dira. Ikastolako haurren sarrerako une eta toki berean pasatu dira ibilgailu militarrak. Ikastola aurretik eta udaletxe atzetik igaro ondoren, Elosegi kaletik behera Beasainerantz jarraitu dute.
Militar espainiarren ibilgailuak Lazkaoko kalean./Aimar Maiz
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.