Josema Azpeitia eta Ritxar Tolosaren 'La senda del pintxo' liburua, Estatu espainiarreko onena
Josema Azpeitia eta Ritxar Tolosa legazpiarren La senda del pintxo liburuak 2014ko Espainiako sukaldaritza liburu onenari saria jaso du, Cookbook Awards sariketan. Sari hauek gastronomia liburuen Oscarrak dira. La senda el pintxo munduko liburu onenari saria lortzeko lehiatuko da. Munduko liburu onenari saria ekainaren 9an emango dute Txikako Yantai hirian. Legazpiarren liburuak Donostiako 100 tabernetako pintxo onenen berri ematen du. 2011n argitaratu zuten eta 2014an eguneratu. 2013an ingelesezko bertsioa argitaratu zuten eta aurten frantsesezkoa argitaratuko dute.