Internet bidez edo paperean bete daiteke galdetegia, eta otsailaren 7an herri batzarra egingo dute jasotako ekarpenen berri emateko
Datorren udal hauteskundeei begira, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu Zegamako EH Bildu. Horretarako, hamazazpi ataletan banatutako galdetegia prestatu dute: hizkuntza, kultura, hirigintza, turismoa… Galdetegia anonimoa da, eta adina eta generoa baino ez dira jakinarazi beharko. Bi modu daude betetzeko:
- Online: Zegamako EH Bilduren webgunean erantzun daitezke galderak.
- Paperean: webgune berean, galdetegia deskargatu eta inprima daiteke, paperean bete ahal izateko. Paperean betez gero, Tartalo-etxe atarian jarritako buzoian bota daiteke.
Otsailaren 7an batzarra. Galdeketan jasotako ekarpenekin hauteskundeetarako programaren zirriborroa prestatuko du EH Bilduk, eta herri batzarrean aurkeztuko dute. Otsailaren 7an izango da herri batzarra, 10:00etan, kultur etxean. Hori dela eta, galdetegia bete nahi izanez gero, egun hori baino lehen egitea komeni da.