Festa giroan murgildu dira Idiazabalen txupinazoa botata
Gaur eguerdian eman diete idiazabaldarrek San Blas festei hasiera ofiziala azeriaren etorrerarekin. Joan zen asteburutik herria jaietan sartuta zegoen arren, asteburu luze honetarako egitaraua berezia dute aurretik. Omendurik gabe, herritarrak izan dira txupinazoa botatzeaz arduratu direnak. Pregoiak berriz herri titulua lortu zuteneko 400. urteurrena izan du ardatz.
Eguraldi euritsua kanpoan, plazako karpan bildu dira herritarrak. Goizetik Arabako Errioxako Ziekoko ordezkariekin bazkaria prestatzen hasi dira herritarrak. Patatak egin dituzte, errioxar erara.
Aurtengo festak bereziak izango dira, otsailaren 4an bertan betetzen baita Idiazabalek herri tiulua lortu zueneko 400. urteurren borobila. Asteazkenean egingo dute ekitaldia eta hasiera emango diote urteurrenaren inguruan antolatu dituzten ekintzen egitarauari. Jaietan Idiazabalgo historiaren inguruko erakusketa ere ikusgai izango da udaletxeko areto nagusian.
San Blan jaietan argazkiak atera eta sare sozialetara igotzeko gonbita ere egin zuen udalak, Instagram, Twitter edo Facebook kontuen bidez. Horretarako #izalgofestak2015 traola proposatu dute.
EGITARAUA
Gaur, larunbata
- 17:30. Eskuzko pilota partida profesionalak Igarondo pilotalekuan: Xala-Merino II // Ezkurdia-Zabaleta; Jaka-Tolosa // Victor-Iturriaga
- 19:30-20:45. Inpernuko Zulotik herriko taldearen kontzertua, plazan.
- 10:00-11:30. Bola txapelketa.
- 12:00. Euskal dantzen ekitaldia, Igarondo pilotalekuan.
- 14:00. Lapikotik egitasmoa, plazan.
- Bazkalondoan. Herri mailako tiro txapelketa.
- 17:30. Barrena Big Band taldearen kontzertua, udaletxe zaharrean.
- 18:30. Herri kirolak, futbitoan.
- 19:30. Talo jatea eta sagardoa, plazan.
- 19:30-22:00. Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilariak.