Sormena saritu du Gerrikok
Goi mailako hezkuntzan sormen emozionala lantzeko proiektuak jaso du ikerlan beka. Aitor Aritzeta eta Goretti Soroa ikertzaileek garatuko dute, lanbide heziketakoekinGerriko ikerlan bekaren 17. ekitaldia abiarazi dute, Lazkaon. Deialdian lau proiektu j...
Goi mailako hezkuntzan sormen emozionala lantzeko proiektuak jaso du ikerlan beka. Aitor Aritzeta eta Goretti Soroa ikertzaileek garatuko dute, lanbide heziketakoekin
Gerriko ikerlan bekaren 17. ekitaldia abiarazi dute, Lazkaon. Deialdian lau proiektu jaso ondoren, epaimahaikoak ostiralean jakinarazi zuen nork irabazi duen beka. Goretti Soroa tolosarrak eta Aitor Aritzeta beasaindarrak aurkeztutako Sentituz, izan sortzaile proiektua hautatu dute. Goi mailako hezkuntzan sormen emozionala lantzeko esku-hartze programa landuko dute, orain.Proiektu irabazlearen potentzialtasuna nabarmendu du epaimahaikoak. «Sormena gauza oso garrantzitsua da. Bizitzari bizitza gehitzea da. Sormena bilakatu egiten da, ez dator emana. Baina denok daukagu sormenerako gaitasuna, ez da artistei bakarrik dagokiena. Espirituaren egoera bat da, barrenaren jarrera, urrezko sena», esan du Jokin Apalategi epaimahai buruak.
Aritzetak eta Soroak Gerriko ikerlan bekaren zurezko irudia, eta 7.000 euroko diru sariaren lehen ordaina (2.800 euro) jaso dituzte. Aurrerantzean, proiektua garatzeko konpromisoa hartu dute, eta epaimahaikoek aholkuekin laguntzekoa. Apalategirekin batera, Fito Rodriguez eta Joxe Garmendia EHUko irakasleek osatu dute epaimahaia.
Norbere burua ezagutzeko
Lanbide Heziketako ikasleak hartuko ditu aztergai sormen emozionalaren proiektuak. Taldeka banatuta, gai horri buruz aztertuko dituzte. Jarraibide batzuk eman ondoren, denbora batera atzera aztertuko dituzte, ondoriorik izan den ala ez ikusteko. Ikastetxeei emaitzen berri emango diete, azkenean.
Gazteek beren burua hobeto ezagutzen laguntzea da ikerketaren helburua. Inguruaren eraginetik aparte hartu, eta bakoitzaren sentimenduak edo sormen gaitasuna indartu nahi dituzte, innobaziorako eta garapenerako lagungarri izateko.
Gerriko ikerlan beka Lazkaoko Udalak, Maizpide euskaltegiak eta Gerriko kultur elkarteak antolatu dute, Kutxabanken diru ekarpenarekin. Bi urtean behin izaten da. Aurtengo deialdia lau proiektu jaso dituzte, sei ikertzailerenak.
Aurreko bekako liburua aurten dira bukatzekoak, Goierriko turismo industrialari buruz.













