Bola

Parte hartze handiarekin jokatu da Lehendakari txapelketa

Zegaman jokatu zen txapelketaren bigarren kanporaketa larunbatean. Bolan eta tokan aritu ziren parte hartzaileak. Xabi Lasa lasartearrak irabazi zuen bolatan eta Jose Antonio Calvo urretxuarrak tokan.

Bolatan Zegamako Txarape bolatokian, igandean.Asier Berasategi

Gipuzkoako Bola eta Toka federazioak antolatzen duen Lehendakari txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen igandean Zegamako Txarape bolatokian. Bolan eta tokan, bi modalitateetan parte hartzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Zegamako Belatxingak klubak antolatuta.

Eguraldia lagun, “partaide ugari” gerturatu zen Txaraperako bolatoki eta inguruetara. Bola tiraldian 68 kidek hartu zuten parte eta tokan, berriz, 47k. Bolatan, Xabi Lasa lasartearrak irabazi zuen Zegamako tiraldia eta tokan berriz, Jose Antonio Calvo urretxuarrak.

Lehendakari txapelketaren hirugarren tiraldia igandean jokatuko da Erenotzun (Hernani) eta laugarrena eta azkena Zerainen jokatuko da, martxoaren 8an.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa