Arloz arlo, bilera irekiak egingo ditu Ordiziako EH Bilduk
Maiatzeko hauteskundeeak gerturatzen ari direnean, otsailean zehar bilera irekiak egingo ditu Ordiziako EH Bilduk. Arloz arlo, hainbat gai sakonean aztertzeko hitzorduak izango dira. Bertan herritarrek, datorren legegintzaldiari begira, kezkak plazaratu, argitu eta eztabaidatzeko tartea izango dute. “Ahalik eta jende gehienak parte hartzeko” arratsaldez jarri dituzte ordutegiak; 18:30ean izango dira saio guztiak, merkatariekin egingo dutena izan ezik, Barrenan.
- Otsailak 10, asteartea. Hirigintza, mugikortasuna eta ingurumena.
- Otsailak 12, osteguna. Euskara eta kultura.
- Otsailak 17, asteartea. Gazteria.
- Otsailak 19, osteguna. Kirola.
- Otsailak 14, asteartea. Ongizatea.
- Otsailak 25, asteazkena. Merktaraitza (14:30ean).
- Otsailak 27, ostirala. Berdintasuna.