Goierri Garaiko Santa eske gehienak atzera bota bazituzten ere, Goierriko zenbait herritan eskean atera ziren
Elurra izan da Santa Ageda bezperako aurtengo protagonista. Talde asko giro txarragatik atzera bota baziren ere, Goierriko zenbait herritan kantura atera ziren, makilak eskuan hartuta.
Seguran, esaterako, ohiko baserrietako bideak autoz edo furgonetan egin ordez, Elorri elkartekoek herrigunean egin zuten eskea, 17:30 aldera abiatuta. Elurra mara-mara aritu zuen arratsaldean eta Gain-Argi auzora iritsi aurretik, atzera erdigunera itzuli ziren. 20:00etan herriko abesbatzekoekin batu ziren plazan, txokolate beroa sutondoan hartuz, eta doinu berri batean abestuz, tabernaz-tabernako erronda egin zuten afal garaira arte. Ohiturari jarraituz, baratzuri-zopa, xerrak eta arrautzak afaldu zituzten elkartean.
Santa Ageda bezperako eskea. Seguran, 2015
Santa Ageda bezperako eskea. Gazteak. Nerea Elustondo bertsolaria. Trikitilariak