Beasaingo Odolkiaren Kofradiak osatu du beste kapitulu bat, 30.a dagoeneko. Ekitaldi berezia izan da goizekoa, Beasainek hiribildu titulua eskuratu zuela 400 urte betetzen baitira aurten. Horregatik, ohiko bazkaria, Igartzara eraman dute. Eta berezia izan da baita Apalategitarrentzat. Odolkiaren kofradiakoek eta beste kofradia lagun batzuek gogoan izan dute Jose Ramon Apalategi Txiflo, kofradiako azken Kofrade Nagusia. Omenaldia egin diote eta Txifloren alabak esan bezala, omenaldirik onena ondo pasatzea da: «Aitarentzat oso egun berezia izaten zen gaurkoa, eta hura gogoan izateko modurik onena, berak bezainbeste gozatzea da».
Apalategiren sendia bezainbeste unkitu zen Zufiaurre ere, eta bihotzez eskertu zuen izendapena, bertso baten bidez. Txitikako odolkiak oso onak izaten zirela gogoan zuen, baina gaur egungoak oraindik hobeak direla esan zuen: «Beti dago ona Beasaingo odolkia». Pasabanek mendian odolkiak jaten zituztela ere kontatu du. «Behe kanpamenduan beti izaten genituen babarrunak odolkiarekin».
[nggallery id =129]
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.