Minbiziaren Kontrako Nazioarteko eguna izan da. Goierrin AECC elkartean ehun boluntariotik gora daude. Karramarroaren gorputzarekin antzekotasunak omen dituzte halako batean ugaltzen hasi, eta kolonizazioari ekiten dioten zelulek. Zelula horien batuketak eragiten du minbizia, berrehundik gorako aldaeratan. Ohikoenak bularrekoa, azalekoa, kolonekoa zein birikatakoa dira. Behin gaixotasun honek gorputz baten atea joz gero, nekez joango da. Batzuetan kronifikatu egingo da, beste batzuetan heriotza eragin arteko bidea egingo du. Badaude, haatik, minbizia izan, eta hura atzean uzteko aukera duten zorionekoak ere. Minbiziaren zenbakiek gaztaroa gurtzen eta minaren beldurra elkar hartzen dituen gizartea bere tokian ipintzen dute. Oinazea eta gaixotasuna egon badaude, nahiz eta gertu ez daudenean ez ikusiarena egin ohi den. Urretxuko emakume batek minbizia izan du. Idorreriak jota zebilen, eta hesteen motelak medikuaren kontsultara eraman zuen. Frogak egin osteko emaitzak jasotzeko eguna iritsi eta, medikuak pisatzeko aitzakian beste gela batera pasatzeko eskatu zion. Kontsultara itzuli zenean, medikuaren eta senarraren aurpegiak zurbil, hormatik zintzilik zegoen plakan agerikoa zen beltz gunea ikusi zuen. «Minbizia daukat?», galdetu zion medikuari, eta hark baiezkoa eman zion. Beldurra da ahora etorri zitzaion lehenengo hitza: «Metastasia nuen galdetu nion, minbizia zabalduta ote zegoen, alegia». Sendagilearen ezezkoarekin lasaitua hartu zuen. Albistea jaso, eta denbora gutxian ebakuntza egin zioten. Ebakuntza erasokorra [...]
Horixe izan zen prezioa herriaren askatasuna ordaintzeko: auzokide bakoitzak 9.375 marabedi. Etxejabeek bakarrik zeukaten eskubidea. Goierriko 15 herri bereizietan 1.850 bat ziren, eta horiek 47.942 dukat ordaindu zioten koroari. Goierrin, bereiztu ziren 15 herriek denera 47.942 dukat ordaindu zizkioten Koroari. Alderaketarako, 1632an gerrarako zaldi baten prezioa 100 dukat ingurukoa zen. Duela 400 urte, hamabost herriotan 7.414 bat biztanle zeudela kalkulatzen da. Denek ez zituzten eskubide berak, baina. Etxejabeek (auzokoak) bakarrik ordaindu zuten, haiek zirelako orduko eskubidedun biztanleak. 1.853 jabe zeuden, eta horietako bakoitzak ordaindu zuen 25na dukat. Seguraren eta Ordiziaren menpetik 1615ean atera ziren Goierriko hamabost herri —Legazpi zazpi urte lehenago—. Areriaren barruan zeudenek bakarrik jarraitu zuten elkargo izaerako batasunean sartuta. Hala, Zumarraga, Ezkio eta Gabiria 1661ean irten ziren Areriatik, udalerri independente bihurtuz. Bi urte geroago, hirurak Argisanoko Santa Kruzeko Batasunean batu ziren, Batzar Nagusietara ordezkari bana bidaltzearen ezintasunagatik. Hiru errege hiri Goierrin Jauntxoen eraginpetik ateratzeko , errege aginduz sortutako hiriek berealdiko eragina izan zuten. Goierrin hiru dira gisa horretako hiribilduak: Segura (1256an eratua), Ordizia (1268an jaso zuen titulua) eta Urretxu (1383). ‘Errege hiri’ edo ‘vila real’ titulua zuten, foru bereziekin eta horiek zemarten eskubide zein aukera gehiago zituzten hiriek. Beste administrazio mota bat alkatetza nagusiena zen.
Otsailaren 21era atzeratu dute eguraldiagatik. Nafarroako Gobernuaren aurrean elkartuko dira, 12:00etan.
Korrika batzordeak mus txapelketak antolatu ditu Urretxun eta Legazpin. Legazpikoa 19an izango da, 22:30ean, Karibe Zaharrean. 18a baino lehen eman behar da izena Laubiden edo Karibe Zaharrean. Urretxu-Zumarragakoa 21ean izango
The post Korrika batzordeak mus txapelketa antolatu du appeared first on Otamotz.
Nerea Martinezek (Ordizia, 1973) ingeleseko espezialitateko magisteritza ikasi zuen eta Amezketan lan egiten du gaur egun. Orain zortzi urte joan zen Itsasondora bizitzera. Bertan jaio ziren 6 urteko bere bi alabak: Malen eta Jone. Itsasondo, haurren herria dela diozue. Hala al da? Bere bizitasunean, toki lasaia da, dena dago eskura eta haurrentzat nahikoa zerbitzu daude: haurtzaindegia, eskola, haur txokoa, liburutegia, parkeak… Horrez gain, orain dela urte bete udaletxean , Haurren Herria foroa sortu zen. Guraso elkarteko ordezkari bezala hasi nintzen bertan parte hartzen. Oso emankorra izan da orain arte egin dugun lana. Zer behar du herri batek haurrentzat egokia izateko? Haurrak ere herriaren parte dira eta, eskatzeaz gain, ekarpenak egiteko aukera ere izan behar dute. Nolako geroa nahi zenuke zure haurrentzat? Edozein egoera suertatzen zaiela ere, egokitzeko estrategiak edukitzea nahi nuke, inoren zain egon gabe. Zaletasun bat? Ez naiz batere originala; txakurrarekin paseatzea. Amets bat? Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izatea. Ahaztuko ez duzun egun bat? 19 urte nituela Dublina au-pair joan nintzen eguna. Zenbat ilusio neramatzan motxilan… Herriko alkate bazina? Ezin dut Itsasondorako daukaguna baino hoberik irudikatu! Itsasondon biziko ez bazina? Kostaldean bizitzea gustatuko litzaidake.
Gaztetxean gaur (ostirala) egitekoa zen flamenko gaua atzeratu egin dute, eguraldiagatik. Saioa martxoaren 15ean egingo dute. Flamenkoaren eta euskal sustraien arteko fusio edo uztartze bitxia proposatzen du ikuskizunak. Bertan, Angel
The post Atzeratu egin dute gaztetxeko flamenko gaua appeared first on Otamotz.
Herri burugain gisa bereizi eta gero, gastuak gutxitzea bihurtu zen lehen egitekoa, baliabide apurrak erabilita. Erabakimena, ikusgarritasun politikoa eta norbere lurrak zein ondasunak kudeatzeko eskubidea irabazi zuten herriek, behin Ordiziatik eta Seguratik atera zirenean. Baina baita gastu handiak ere, egitura independentea beraien kabuz mantendu beharra izan baitzuten. Zailtasun ekonomikoak eragin zizkien egoera berriak herrixkei. Zorrei eta gastuei aurre egiteko, eskura zeuzkaten baliabide apurrak erabili zituzten. Herri lurrak saltzea izan zen aukera bat. Zerga berriak jarri zituzten udalek, ogia, ardoa, haragia, arraina, olioa edo beste jakiak fiskalizatuz. Eta zerbitzu publikoak errentan atera zituzten. Bestetik, Gipuzkoako Batzar Nagusietara herri bakoitzak bere ordezkaria bidaltzeko eskubidea irabazi zuen. Udalerriaren eserlekua hartu, eta zegokion su kopuruarekin (fogerazioa) bozkatzen zuen. Hara joateak ere gastu handia sortzen zien, eta gutxitzeko batasun estrategikoak eratu zituzten, beste herri batzuekin. Kontuan izan behar da, batzar nagusiek aldiko egun asko iraun zezaketela (hortik Batzar Nagusiak pluralean erabiltzea, egun bakoitzean batzar bat eratzen baitzen), zeuden gaiak landu arte. Burujabetasuna lortu zuten urtean berean, 1615ean, adibidez, Ordiziatik irten ziren zortzi herritatik sei atzera euren artean elkartu ziren. Oria Ibaiko Batasuna sortu zuten Legorretak, Zaldibiak, Gaintzak, Itsasondok, Altzagak eta Aramak. Seguragandik aldendu ziren beste bost herrik ere neurri bera hartu zuten, bi urte geroago, [...]
Garazi Zabaleta beasaindarraren 'Musikatu bizitza' abestia izango da Emusik2016 jaialdiaren sintonia.