Buruko 25 dukat koroari
Horixe izan zen prezioa herriaren askatasuna ordaintzeko: auzokide bakoitzak 9.375 marabedi. Etxejabeek bakarrik zeukaten eskubidea. Goierriko 15 herri bereizietan 1.850 bat ziren, eta horiek 47.942 dukat ordaindu zioten koroari. Goierrin, bereiztu ziren 15 herriek denera 47.942 dukat ordaindu zizkioten Koroari. Alderaketarako, 1632an gerrarako zaldi baten prezioa 100 dukat ingurukoa zen. Duela 400 urte, hamabost herriotan 7.414 bat biztanle zeudela kalkulatzen da. Denek ez zituzten eskubide berak, baina. Etxejabeek (auzokoak) bakarrik ordaindu zuten, haiek zirelako orduko eskubidedun biztanleak. 1.853 jabe zeuden, eta horietako bakoitzak ordaindu zuen 25na dukat. Seguraren eta Ordiziaren menpetik 1615ean atera ziren Goierriko hamabost herri —Legazpi zazpi urte lehenago—. Areriaren barruan zeudenek bakarrik jarraitu zuten elkargo izaerako batasunean sartuta. Hala, Zumarraga, Ezkio eta Gabiria 1661ean irten ziren Areriatik, udalerri independente bihurtuz. Bi urte geroago, hirurak Argisanoko Santa Kruzeko Batasunean batu ziren, Batzar Nagusietara ordezkari bana bidaltzearen ezintasunagatik. Hiru errege hiri Goierrin Jauntxoen eraginpetik ateratzeko , errege aginduz sortutako hiriek berealdiko eragina izan zuten. Goierrin hiru dira gisa horretako hiribilduak: Segura (1256an eratua), Ordizia (1268an jaso zuen titulua) eta Urretxu (1383). ‘Errege hiri’ edo ‘vila real’ titulua zuten, foru bereziekin eta horiek zemarten eskubide zein aukera gehiago zituzten hiriek. Beste administrazio mota bat alkatetza nagusiena zen.
Horixe izan zen prezioa herriaren askatasuna ordaintzeko: auzokide bakoitzak 9.375 marabedi. Etxejabeek bakarrik zeukaten eskubidea. Goierriko 15 herri bereizietan 1.850 bat ziren, eta horiek 47.942 dukat ordaindu zioten koroari.
Goierrin, bereiztu ziren 15 herriek denera 47.942 dukat ordaindu zizkioten Koroari. Alderaketarako, 1632an gerrarako zaldi baten prezioa 100 dukat ingurukoa zen.
Duela 400 urte, hamabost herriotan 7.414 bat biztanle zeudela kalkulatzen da. Denek ez zituzten eskubide berak, baina. Etxejabeek (auzokoak) bakarrik ordaindu zuten, haiek zirelako orduko eskubidedun biztanleak. 1.853 jabe zeuden, eta horietako bakoitzak ordaindu zuen 25na dukat.
Seguraren eta Ordiziaren menpetik 1615ean atera ziren Goierriko hamabost herri —Legazpi zazpi urte lehenago—. Areriaren barruan zeudenek bakarrik jarraitu zuten elkargo izaerako batasunean sartuta.
Hala, Zumarraga, Ezkio eta Gabiria 1661ean irten ziren Areriatik, udalerri independente bihurtuz. Bi urte geroago, hirurak Argisanoko Santa Kruzeko Batasunean batu ziren, Batzar Nagusietara ordezkari bana bidaltzearen ezintasunagatik.
Hiru errege hiri Goierrin
Jauntxoen eraginpetik ateratzeko , errege aginduz sortutako hiriek berealdiko eragina izan zuten. Goierrin hiru dira gisa horretako hiribilduak: Segura (1256an eratua), Ordizia (1268an jaso zuen titulua) eta Urretxu (1383). ‘Errege hiri’ edo ‘vila real’ titulua zuten, foru bereziekin eta horiek zemarten eskubide zein aukera gehiago zituzten hiriek.
Beste administrazio mota bat alkatetza nagusiena zen.