Barrenan izango da aurkezpena, arratsaldeko 18:00etan
Eskualdeko hamabost herrik 1615eko otsailaren 4an eskuratu zuten hiribildu titulua. Bi mende lehenago auzotu ziren Seguragandik eta Ordiziagandik bereizi ziren. Koroaren diru premiak ahalbidetu zuen titulu erosketa. Hiribildu bihurtu zirenetik 400 urte bete dituzte Goierriko hamabost herrik (gaur egun horietako bi auzo dira), aurten. 1615eko otsailaren 4an erosi zituzten tituluak. Urtemuga hori ospagai hartu dute zenbait udalek; historiako une hartaz gehiago jakiteko irrika beste batzuek. Bakarren batek, «herria sortu» zeneko urteurrentzat ere ulertu du, oker. «Lehendik baziren herri horiek. Ez hiribildu tituluarekin, baizik herrixka, kontzeju, kolazio edo parrokia izenarekin», argitu du EHUko Erdi Aroko, Aro Modernoko eta Amerikako Historia Saileko Alvaro Aragon irakasleak. Bi mende lehenago hirietara auzotu zirenean, haien jurisdikzioen pean geratu ziren herrixkak. 1384an Segurara batu ziren, auzo gisa, inguruko herriak: otsailaren 4an Areriako alkate Garcia Lopez Zumarraga; otsailaren 28an Legazpi; martxoaren 20an Zerain, 22an Ormaiztegi eta 23an Astigarreta eta Gudugarreta; apirilaren 15ean Mutiloa; ekainaren 12an Zegama; eta uztailaren 6an Idiazabal. Ezkio, Urretxu eta Zumarraga 1405ean sartu ziren Seguraren menpekotzan. Ikusgarritasuna lortu Ordiziara, 1399ko apirilaren 8an auzotu ziren zortzi herri eta Lazkaoko sei biztanle. Auzo modura, XIV. mende bukaeratik 1615era, hiriko zergetan parte hartu behar izan zuten herri horiek. «Baina, bestela, herri arrunt bezala funtzionatzen zuten, bere batzar [...]
Ander Alonsok (Mutiloa, 1995) Balearretako Mallorcako Challengean parte hartu zuen joan zen asteburuan, profesional mailako txirrindulariekin. Mutiloarra Espainiako pista selekzioarekin aritu zen. Gainera, martxoaren 21ean Euskadiko Lau Orduetan parte hartuko du. Nolatan txirrindulari? Ormaiztegin jaio nintzen eta umetatik Izagirre anaiak bizikleta gainean ikusi nituen. Ni ere animatu egin nintzen. Aholkurik ematen al zizuten? Lasai hartzeko eta gozatzeko esan didate beti. Nahiz eta kirol gogorra den, pausoak emanez, gauza politak egin daitezkeela. Ze ibilbide osatu duzu? Benjamin mailako bigarren urtean hasi nintzen eta bi garaipen pozgarrienak pistan irabazi ditut. Espainiako txapelketa irabazi nuen banakako jazarpen proban eta madison proban. Bi proba hauek dira gehien atsegin ditudanak. Goierriko txirrindulari gehienek ziklo-krosa egiten dute neguan, baina zuk pista nahiago duzu. Kadete mailan hasi nintzen, neguan entrenatzeko, eta hasieran beldur pixka bat eman zidan. Pixkanaka pistan ibiltzen ikasi nuen eta Euskadiko eta Espainiako selekzioetarako hautatu ninduten. Joan zen astean profesionalekin aritu zinen. Txikitako ametsa egia bilakatzen ari da. Hotelean Movistar taldekoekin, Greipelekin, Rebellinekin… egon ginen. Izugarria izan zen. Zer moduz moldatu zinen? Igandeko proban parte hartu nuen. Oso gustura aritu nintzen. Lasterketak 168 kilometro eta 3. mailako mendate bat zituen. Tropelari eutsi nion, hiru kilometroren faltan esprinterren taldekideak tiraka hasi ziren arte. Cancellara eta [...]
Gaur hasi eta hilaren 22ra arte ekintza ezberdinak egingo dituzte
Tamara Larreak (Lazkao, 1988) enpresaritza ikasketak egin zituen, eta arlo horri lotutako hainbat proiektu eskuartean izan arren, egun, dantza ezberdinak irakasten aritzen da, batez ere. Tartean, azken boladan hain modan jarri den zumba (dantza eta aerobika batzen dituen ariketa) ematen du. Nola iritsi da enpresaritza ikasi duen pertsona bat ogibide horretan lan egitera? Kirola beti gustatu izan zait eta enpresaritza ikasten ari nintzela jada hasi nintzen irakasle gisa lanean, dantza klaseak ematen, eta dagoeneko bost urte daramatzat. Donostiako FEDAn hartu nituen klaseak, baina titulu asko atera ditut ordutik. Gainera, Bartzelonara mundu mailako onenak etorri ohi dira urtero (Barçako fisioterapeuta bat ere egon zen, esaterako) eta berritzen joateko, halako topaguneetara joaten naiz. Irabazitako dirua neure burua berritzeko inbertitzen dut. Etxean ba al dago dantzarako ohiturarik? Handia! Gure familian dantza asko egiten da. Gabon gauean, esaterako, goizeko 06:00ak arte ere egonda gaude dantzan eta karaokean. Txikitatik jaso dut dantzarako zaletasuna. Zein kirol egiten duzu? Asko. Umetan hiperaktibitate puntu bat nuen, eta kirola txiki-txikitatik gustatu izan zait asko. Hala, kirol asko probatu ditut: Lazkaon areto futbol taldea sortu genuen, Ordiziako atletismo taldean ibili nintzen, Ordiziako areto futbol taldean ere ibili nintzen Liga Vascara igo ginenean, Tolosan ohorezko mailan jokatu nuen, EHUkoekin ere bidaia [...]