Goyarik eskuratu ez arren, pozik da Goenaga zuzendaria 'Loreak'ekin egiten ari diren bidearekin
Bi izendapen zituen Goya sarietarako Loreak filmak, baina ez du batere saririk eskuratu. Larunbat gauean egin zen Madrilen Espainiako Zinema Akademiaren sari banaketa. Film onenaren sarirako izendatua zegoen Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren Loreak; baita, soinu bandarik onenaren sarirako ere Pascal Gaigne euskal konpositoreak egindako lanagatik. “Goya ez da posible izan baina pozik gaude egindako bidearekin”, zioen Jose Mari Goenaga zuzendariak ekitaldiaren amaieran.