Ehun urte, andaluziar musika artean
Lazkaoko Txindoki zahar-etxean bizi den Antonia Romerak ehun urte bete zituen, ostiralean. Festa alaia egin zuten. Sanitas Residencial Txindoki egoitzak plaka oroigarri bat eman zion, Romeraren biloba eta zentroko langile ere baden Oierrek, tartean. L...

Lazkaoko Txindoki zahar-etxean bizi den Antonia Romerak ehun urte bete zituen, ostiralean. Festa alaia egin zuten. Sanitas Residencial Txindoki egoitzak plaka oroigarri bat eman zion, Romeraren biloba eta zentroko langile ere baden Oierrek, tartean. Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteko Semblante Rociero korukoak ere kantatzen izan ziren —argazkian—. Romera 1915eko otsailaren 6an jaio zen, Posadas herrian (Kordoba, Espainia). Bost urte darama Lazkaoko egoitzan bizitzen.