Jon Ander Arzelus zumarragarrak Diego Martínez de Bikuña: el escribano y el hierro hitzaldia egingo du bihar Legazpiko kultur etxean. Martínez de Bikuñak botere handia izan zuen Legazpin, eskribaua eta
Jon Ander Arzelus zumarragarrak
Diego Martínez de Bikuña: el escribano y el hierro hitzaldia egingo du bihar Legazpiko kultur etxean. Martínez de Bikuñak botere handia izan zuen Legazpin, eskribaua eta alkatea izan baitzen, eta Arzelusek bere inguruan egin du master amaierako proiektua. Hitzaldia Burdinolak antolatu du. 19:00etan izango da, kultur etxean.
Gipuzkoan Bikuña baino gizon ezagunagoak daude, baina Arzelusek hau aukeratu zuen: pertsonaia interesgarria iruditzen zaiolako eta oraindik inork aztertu gabeko gai bat landu behar zutelako. «Lana egiteko nahikoa material zegoela ikusi nuen. Batez ere, Urretxuko artxiboan».
Eta nolatan bukatu zuten legazpiar baten dokumentuek Urretxun? «Legazpin jaio eta hil zen, baina urte batzuetan Jai Alai tabernako etxean bizi izan zen. Etxe hori berea zen. Hirugarren emaztea Urretxukoa zen eta horregatik erosi zuen etxe bat Urretxun. Seguru aski, bera hil zenean, bere ondorengoren batek dokumentazioa udaletxera eramango zuen».
Bere ustez, Bikuña ez da oso ezaguna eta dokumentazio hori ezagutzera emateko erabili behar da. Bikuñatarrek botere handia zuten Legazpin. Burdinolei esker aberastu ziren. Diegoren garairako familia hainbat adarretan zatitua zegoen. Bere lehengusuak Bikuña jauregikoak ziren. Bere familia, berriz, Telleriarteko Araiztegi baserrikoa zen.
Aita Diego haurra zenean hil zen. Maiorazkoa ez zen arren, sekulako aberastasuna utzi zion. «Amak ikastera bidali zuen. Lehenengo Urretxura eta 14 bat urterekin Burgosera. Han osaba bat zuen, diruzaina. Handik 21 urterekin itzuli zen, Legazpiko eskribau postua besapean».
Poliki-poliki, Gipuzkoako eta herriko politikan sartu zen. «Legazpiko alkatea izan zen eta Batzar Nagusietan gero eta postu garrantzitsuagoak eman zizkioten. XVII. mendea oso txarra izan zen Gaztelarentzat, Batzar Nagusiek ere ez zuten dirurik, eta partikularrei dirua eskatzen zieten (Letras de Tesoro modukoak). Lan horretarako kontaktuak zituen jendea behar zuten eta Diegori eskaini zioten. Diruzain ona zen eta sekula ez zuen desbideratze salaketarik jaso».
Bere dirua ere ondo zaintzen zuen. «Beste batzuk baino argiagoa izan zen. XVII. mendean Legazpiko burdinolak krisian zeuden Europako ekoizleei aurre egin ezin zietelako (Legazpiko burdina ona baina garestia zen) eta Diegok familiaren tradizioarekin hautsi zuen. Burdinolak saldu eta baserriak erosteari ekin zion. Legazpiko beste familia garrantzitsua Plazaola sendia zen eta hauek 50 urte gehiago jarraitu zuten burdinaren munduan. Porrot egin zuten eta euren ondasun guztiak saldu behar izan zituzten».
Bikuña, ordea, aberastu egin zen. Gainera, seme-alabak ondo ezkondu zituen. Seme gazteena almirantea izan zen eta Legazpiko Udalak kale bati bere izena jarri zion.
The post
Jon Ander Arzelusek Bikuñari buruzko lana aurkeztuko du appeared first on
Otamotz.