Legazpiko musika eskolakoek bi emanaldi egingo dituzte bihar
Bihar, osteguna, Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleek bi emanaldi egingo dituzte. 17:15ean kalejira egingo dute, inauteriak direla eta. Hau da, hain zuzen ere, Legazpiko inauterietako lehen ekitaldia. 18:15ean, berriz, kontzertua egongo da Latxartegi aretoan. Andoaingo lehiaketa ospetsuan parte hartu behar duten piano ikasleek eskainiko dute kontzertu hau.