Laiotz herri eskolak antolatu du kultur astea, eta haur zein helduentzako ekintzak daude igandera bitartean
Segurako Laiotz herri eskolako guraso, ikasle eta irakasleek 21. urtez antolatu dute kultur astea, udalaren eta Elorri kultur elkartearen laguntzarekin. Astelehenean hasi ziren, eta igandera arte denentzako ekintzak izango dira. Gaur bertan, 18:30ean,
Munduko musikekin bertsotan ikuskizuna izango da Botikaxahar kulturgunean. Oskar Estangak eta Jon Martinek bat-bateko bertsoak abestuko dituzte, baina munduko doinuez lagunduta.
Ekintza gehienak eskolan bertan egingo badituzte ere, herritarrentzako ekintzak ere izango dira. Bihar, esaterako, helduentzako barreterapia tailerra antolatu dute, kultur etxean, 18:30etik 20:30era. Igandean, berriz, mendi irteera egingo dute Uzturrera. 08:30ean aterako dira plazatik.
Datozen egunetako egitaraua:
Otsailak 12, osteguna.
11:30. LHko bigarren zikloko ikasleentzat, Pello Añorga idazlea.
15:00. Haur hezkuntzakoentzako jolasak.
15:00. LHkoen emanaldia, gurasoentzat.
18:30-20:30. Helduentzako barreterapia tailerra, kultur etxean.
Otsailak 13, ostirala.
15:15. Mozorro festa eta txokolate jatea.
18:30. Hartzaren esnaera.
Otsailak 14, larunbata.
11:30. Haurrentzako jolasak: zaku lasterketa, oskol biltzea, arrautza jokoa, globoak puskatzea, soka tira eta zinta lasterketa.
16:00. Puzgarriak eta tailerrak.
17:00. Futbito partida seigarren mailako ikasle eta gurasoen artean.
17:30. Ogitartekoak haurrentzat.
Otsailak 15, igandea.
08:30. Mendi irteera Uzturrera. Irteera plazatik.