Ordiziako alkate izateko hautagaia ezagutaraziko du jendaurrean gaur arratsaldean Ordiziako EH Bilduk. Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko foru hauteskundeetarako hautagai Xabier Olano ere bertan izango da; 18:30ean izango da ekitaldia Barrenan.
Era berean, koalizioak udal programa osatzeko datozen egunetarako prestatu dituen bilera irekien berri eman du ohar bidez. Atzo izan zen lehen saioa, eta bihar izango da hurrengoa euskara eta kultura alorrak aztertzeko.
Bileren egutegia
- Otsailak 17, 18:30ean. Gazteria.
- Otsailak 19, 18:30ean. Kirola.
- Otsailak 24, 18:30ean. Ongizatea.
- Otsailak 25, 14:30ean. Merkataritza.
- Otsailak 27, 18:30ean. Berdintasuna