Ainhoa Moiua, gorren hizkuntzaz solasean, Bixi-Bixin
Zea Mays taldearen Negua joan da ta kantuaren bideokliparekin egin zen ezagun, abestiaren hitzak zeinu hizkuntzan interpretatuz. Gorren mundura eta gerturatu eta itzultzaile lana nolakoa den azaldu digu Seguran bizi den Ainhoa Moiua beasaindarrak.
Miren Segurolak, UEMAko koordinatzaileak, Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien buruzko ondorioez aritu da. Alaitz Imaz Korrikako eskualdeko koordinatzaileak, berriz, Korrika Kulturalarekin lotutako albisteak eskaini dizkigu.
Gillermo Roa Elhuyartik gidaririk gabeko autoen garapenaz aritu da. Eta ‘Euskara aberasten’ sailean, Beasaingo Udal euskaltegitik, Jon Antxiak Inauteriei buruz hitz egin digu.