Barrikotea eta afaria egingo dute bihar Gerriko elkartean
LAZKAO // Gerriko kultur elkarteak urteroko barrikote afaria bihar egingo du, izen bereko soziedadean, 20:30etik aurrera. Txorizoa sagardotan, bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan, txuleta, gazta, intxaurrak, kafea eta kopa sartzen da menuan (25 euro)....
LAZKAO // Gerriko kultur elkarteak urteroko barrikote afaria bihar egingo du, izen bereko soziedadean, 20:30etik aurrera. Txorizoa sagardotan, bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan, txuleta, gazta, intxaurrak, kafea eta kopa sartzen da menuan (25 euro). Elkarteko bazkide izatea ez da beharrezkoa, afarira joateko. Txartelak Gerriko liburu-dendan eduki dituzte salgai, astelehenera arte.