Itsasondon gaur XVII. mendean girotutako azoka egingo dute
Aurreko astean asko hitz egin zen prentsan Goierriko udalerrien 400. urteurrenaz. Gai historiko hori aintzat hartuta, Itsasondoko Urkipe herri eskolak azoka berezia antolatu du, gaurko: XVII. mendean girotutako feria egingo dute haurrek.Hain zuzen, Its...
Hain zuzen, Itsasondok ere 1615eko otsailaren 4an eskuratu zuen hiribildu titulua, 855.469 beloizko marabedi ordainduta. Administratiboki Ordiziako hiriaren menpetik irten zen.
Orduko herria nolabait islatzeko, antzinako lanbide zaharrak hartuko dituzte ardatz gaurko azokan. 15:00etan hasiko da, Errota pilotalekuan. Eskola-umeak 14:40a aldean jaitsiko dira ikastetxetik, elkarrekin kalejiran.
Ofizio zaharrak lantzen ari dira eskolan bertan, eta horietako batzuk erakutsiko dituzte. Feria, inauteri giroan oinarrituko dute, eta gai horri tiraka atondu dituzte mozorroak ere.
Sei postu desberdin izango direla aurreratu dute: saskigintza, harakina, ferratzailea, talogileak, sagardogileak eta beste bat Itsasondoko meategiekin zerikusia dutena. Ezustekoren bat ere prestatu dute. Dantzak eta abestiak ere plazaratuko dituzte.
Trukean oinarritutako azoka da, eta bertaratuek postuz postu joan behar dute. Han egingo dieten galderari erantzunez, postuko produktuak eskuratzeko aukera izango dute.