
Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak Aitor Mendiluzerekin eta Alaia Martinekin bertso afaria antolatu du. Hilaren 20an egingo dute, 20:30ean, Aitxuri jatetxean. Txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte, 20 eurotan, Arantxa okindegian, Katilu eta Kukue tabernetan eta Aitxuri jatetxean bertan. 20 euro balio dute eta asteazkena bitartean egongo dira salgai.