Agroekologiaren bidean
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologikoen eta herritarren kolektiboa da EHKOlektiboa. Ekologikoaren araudiari ikuspegi sozioekonomikoa eta kulturala gehitu nahi izan dizkiete, zigilu berri bat sortuz, bereizteko. Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa da EHKOlektiboa. Euskal Herriko bio laborariak eta herritarrak dira elkarteko kideak, eta laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoa bultzatzen dute. Kolektiboki identifikatuak izan nahi dute, herritarrek ezagutu, eta merkatu handien dinamiketatik positiboki desberdintzeko. Agroekologiaren kontzeptu zabala definitu eta lurraldea kontuan izanik, agroekologia garatu nahi dute, lurralde ezberdinetako harremanak sustatzearekin batera. Goierritar batzuk ere badaude kolektiboaren barruan; tartean da Aitor Aranburu olaberritarra. Agroekologia «Ekologikoaren araudiari ikuspegi sozioekonomikoa eta kulturala gehitu nahi genion: bertakotasuna, tamaina, lan baldintzak… Horregatik barne araudi bat egin dugu. Esaterako, ganadua duenak, janak etxekoa izan behar du nagusiki, baina erosten dena ere (pentsua adibidez.) Euskal Herrikoa izan behar da portzentai batean. Salmentak ere gertukoa izan behar du, bertako arraza eta landare barietateak erabiltzea bultzatzen da, ingurumen neurriak, langilerik badugu euren baldintza sozialak… Eta araudi ekologikoa betetzea», dio Aranburuk. Aurten, gizarteratzea eta bazkide berriak egitea dute helburu, orain arteko sailkako bilerak eginez. Baserritarrez gain, bestelako herritarrak ere izan daitezke kide. Kolektibo horretako kideen produktuek, ekoiztu den baserriaren izena eta irudikoaren tankerako logoa izango dute.
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologikoen eta herritarren kolektiboa da EHKOlektiboa. Ekologikoaren araudiari ikuspegi sozioekonomikoa eta kulturala gehitu nahi izan dizkiete, zigilu berri bat sortuz, bereizteko.
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa da EHKOlektiboa. Euskal Herriko bio laborariak eta herritarrak dira elkarteko kideak, eta laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoa bultzatzen dute.
Kolektiboki identifikatuak izan nahi dute, herritarrek ezagutu, eta merkatu handien dinamiketatik positiboki desberdintzeko. Agroekologiaren kontzeptu zabala definitu eta lurraldea kontuan izanik, agroekologia garatu nahi dute, lurralde ezberdinetako harremanak sustatzearekin batera. Goierritar batzuk ere badaude kolektiboaren barruan; tartean da Aitor Aranburu olaberritarra.
Agroekologia
«Ekologikoaren araudiari ikuspegi sozioekonomikoa eta kulturala gehitu nahi genion: bertakotasuna, tamaina, lan baldintzak… Horregatik barne araudi bat egin dugu. Esaterako, ganadua duenak, janak etxekoa izan behar du nagusiki, baina erosten dena ere (pentsua adibidez.) Euskal Herrikoa izan behar da portzentai batean. Salmentak ere gertukoa izan behar du, bertako arraza eta landare barietateak erabiltzea bultzatzen da, ingurumen neurriak, langilerik badugu euren baldintza sozialak… Eta araudi ekologikoa betetzea», dio Aranburuk.
Aurten, gizarteratzea eta bazkide berriak egitea dute helburu, orain arteko sailkako bilerak eginez. Baserritarrez gain, bestelako herritarrak ere izan daitezke kide.
Kolektibo horretako kideen produktuek, ekoiztu den baserriaren izena eta irudikoaren tankerako logoa izango dute.